Antton Aizpuruak irabazi du 'Berriketan.eus' atariko azken zozketa

Berriketan 2024ko eka. 5a, 13:02

Berriketan.eus-ek irakurleen artean antolatutako zozketak badu irabazlea: Antton Aizpurua Aldape.

Pasa den maiatzaren 30ean, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Pelax bakarlari donostiarrak eta Gasteizen sortutako Bidelapurrak folk-rock taldeak Deban ostiralean (ekainak 7) emango duten kontzerturako sarrera bikoitza zozkatuko zuela iragarri zuen.

Zazpi egunez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta gaur (ekainak 5) itxi da izen-ematea, 12:00etan; jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez, eta Antton Aizpurua Aldapek lortu du saria. Laster jasoko ditu kontzertura joateko sarrerak.