Ane Arrizabalagak irabazi du 'Berriketan.eus' atariko maiatzeko zozketa

Berriketan 2024ko mai. 24a, 13:02

Berriketan.eus-ek irakurleen artean antolatutako zozketak badu irabazlea: Ane Arrizabalaga Iriondo.

Pasa den maiatzaren 20an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Soraluzeko bertso saiorako bi sarrera zozkatuko zituela iragarri zuen. Bost egunez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 11 herritarrek eman dute izena. Gaur itxi da izen-ematea, 12:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Ane Arrizabalaga Iriondorentzat izango da saria. Zuhatza Euskara Elkarteak gaur bertan helaraziko dizkio sarrerak, emailez.