Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Debako 37. Antzerki Asteari buruzko informazioa eta egitaraua, Saioa Garmendia adituari ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko tailerrari buruz egindako elkarrizketa, Debarren Eguneko asteburuak lagatako irudiekin osatutako bilduma, Ostolaza Sariei buruzko informazioa, Debadaba Festaren inguruan antolatzaileekin izandako solasaldia...
Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.