Herrian zein herritarren artean euskararen erabilera indartzen eta zabaltzen jarraitzea du helburu, "etorkizunean, hizkuntza aldetik, Deba herri euskalduna izan dadin".
Ildo horretan, Euskara Planak galdera erabakigarri bati erantzun nahi dio: "Nolakoa izatea nahi dugu euskararen erabilera Deban hamar urte barru?". Etorkizunerako beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatuz, egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko diseinatutako ekintza zehatzak definitu nahi ditu planak.
Edukia osatzeko helburuz, bi lantalde eratu ziren udalerrian: sentsibilizazio taldea (norbanakoek eta Zuhatza elkarteko kideek osatua), eta transmisio-sozializazio taldea (gazteekin zerikusia duten taldeek, guraso elkarteek, aisialdi eragileek... osatua).
Plana amaitzeko azken fasean daude orain, eta azken bilerak ekainaren hasieran egingo dituzte. Ondoren, plana guztiz osatuta dagoenean, herritar guztiei irekitako aurkezpen saioa egingo dute.