Euskal Kostaldeko Geoparkeak argitaratu berri dituen liburuak aurkeztuko ditu gaur (maiatzak 22) arratsaldean: Biodibertsitateari buruzko apunteak eta Notas sobre biodiversidad. Alberto Luengo biologoak eta Ander Hormazuri ilustratzaileak ondu dute bi hizkuntzetan aurkezten den lana. "Bertan, Geoparkearen baitako ekosistemen berezitasunak ematen dira ezagutzera, modu pertsonal eta artistikoan" eta, azaldu dutenez, "bertako fauna- eta flora-espezieak eta aberastasun natural handia ere" jasota gelditu dira argitalpenetan.
Aurkezpenerako hitzordua zumardiko kioskoan jarri dute, 19:00etan. Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok aurkeztuko du ekitaldia eta bertan izango dira liburuaren egileak eta Geoparkeko Ingurumen koordinatzailea den Gonzalo Torre ere.
Ekitaldia maiatzaren 18tik 26ra bitartean egiten ari diren Europako Geoparkeen Astearen egitarauaren baitan egingo da. Hona hemen egitarau osoa.