Arbil Elkarte Sozialeko kideek antolatu dute hitzordua eta iragarri dutenez, helburua da filosofia hitzaren esanahia eta jatorri historikoa ezagutzera ematea. "Gure burua ezagutzeko eta besteekin elkarbizitza errazteko modu bat ere bada filosofia, horregatik aukeratu dugu gaia".
Hitzaldiari buruzko xehetasun batzuk ere eman dituzte antolatzaileek eta, aurreratu dutenez, lehen filosofoen ekarpenei buruz hitz egiteko aukera ere egongo da. "Ezinbesteko erronkei beste ikuspegi batekin aurre egiteko jarrera gisa esan nahi duenaz eta pentsamendu filosofikoaren gai nagusietako batzuez ariko gara, besteak beste".
Antolatzaileek hitzaldia "interesgarria" izango dela azpimarratu dute eta gaian interesa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte. "Bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa filosofiari buruzko ezagutzarik eduki behar, filosofiaz hitz egiten dugunean zertaz ari garen jakiteko eta gure hausnarketa partekatzeko interesa baizik".
Hizlariari buruz
Hizlariari dagokionez, filosofiaren alderik praktikoenaz aritzen da Iglesias. Hainbat Praktika Filosofikoetan trebakuntza eta esperientzia du eta Eibarko Praktika Filosofia Praktikoaren Zentroa zuzentzen du aspalditik. Hizlariak azaldu duenez, praktika filosofikoarekin lotutako hainbat jarduera egiten dituzte bertan.
Praktika filosofikoa, hain zuzen, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte filosofiari "bira praktikoa" ematen dion mugimendu berria da; Mendebaldeko zein Ekialdeko antzinako tradizio eta praktika filosofiko klasikoetan inspiratzen da Filosofia mugimendu berri hori.