Zuhatza elkarteak Debarren Egunaren bezperan zozkatzen duen mariskadak badu jabea dagoeneko. Larunbatean egin zuten zozketa, 15:00etan, eta atzo iluntzera arteko epean (21:30erako) ez zen agertu zenbaki sarituaren jabea; hortaz, ordezko zenbakiarekin eraman du saria etxera Iker Osa Ansorregik.
Sei lagunentzako mariskada lortu du: bi buia, bi txangurru, 500 gramo olagarro, lau nekora, 200 gramo ganba, 300 gramo karrakela, 300 gramo lanperna, zortzi ganboi eta hamasei otarrainxka. Produktu horiez gain, bi botila ardo ere eraman ditu.