2024/05/17 17:30 - 19:00

Aisialdia

Tailerra: 'Buruhandiak sortzen'

Tailerra: 'Buruhandiak sortzen'
Simon Berasaluze Plaza, Deba

Debarren Egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan, haurrei zuzendutako ekintza antolatu du Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak. Ekintzan material berrerabilgarria erabiliko da, hala nola kartoizko kaxak (norberak eraman beharko du berea)

Haur Hezkuntzako haurrei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitartekoei zuzenduta dago jarduera; HHkoen kasuan, heldu batek lagundurik parte hartu ahal izango dute.