Debako Udalak jakinarazi duenez, Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarte eta norbanakoek dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute, maiatzaren 19ra bitartean. Guztira 20.000€ bideratu ditu Debako Udalak deialdi honetara.
Eskaerak udaletxeko harreran edota erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira. Oinarriak hemen kontsulta daitezke bere osotasunean. Eskaera-orria ere hemen duzue eskura.