Labana sartu zionean sabelean gogorra zen zerbait zeukala ohartu zen, eta kolore gorria ikusi zuen. Txangurruren bat edo izango zela pentsatu zuen, baina sabela zabaltzean 8x8 zentimetroko plastikozko pieza bat aurkitu zuen. Iker Agirrezabala lagun eta urpeko arrantzale debarraren laguntzarekin zabaldu du irudia, jendeak gai honekiko kontzientzia har dezan.
Euskal Telebistak joan den astearteko Gaur Egun albistegian eman zuen honen berri.