Sensala Capoeira taldeak antolatuta eta Debako Udalak lagunduta, batukada ikastaroa izango da maiatzean. Ikastaroari bihar (maiatzak 3) bertan emango diote hasiera eta zortzi orduko iraupena izango duela aurreratu dute. Guztira, bi orduko lau saio eskainiko dituzte Agirre jauregian eta, zehaztu dutenez, saio guztiak ostiraletan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Ondorengo egunetan izango dira saioak: maiatzak 3, 10, 17 eta 31.
Adin tarte guztiei dago zuzenduta ikastaroa eta, azaldu dutenez, bertan parte hartzeko ez da behar ezagutza musikalik. "Gogoa izatea nahikoa dela", azpimarratu dute. Zabalik dago izen-ematea eta herritar guztiak parte hartzera animatu dituzte. Interesa dutenek 637 55 29 48 telefono zenbakira deituta izena eman dezakete, plazak bete arte. "Taldearen gehienezko jende kopurua 20 lagunekoa izango da".