Hilabeteetan kiroldegian egindako entseguen eta lanaren emaitza jendaurrean aurkeztu berri du dantza garaikidean aritzen den emakumezkoen taldeak.
Garazi Sarasua, Nora Iriondo, Maider Oñederra, Sara Aldamar, Iraide Iriondo, Miren Aizpurua, Ainhoa Salegui eta Ane Aldamar dira taldekideak. Eta, haiekin batera, Laura Arriola dantzaria ere agertzen da bideoetan; Arriolak berak sortu ditu, hain justu, taldeak interpretatutako koreografiak.
Agirre jauregian eta bere garaian Miramar Hotela egon zen eraikinaren parean grabatu dituzte bideoak. Ikus-entzunezko guztien grabaketa eta edizioa Igor Baroja dantzariak egin ditu.