Baso Bete Zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, 'Gehitu edo ezabatu. Arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarria' hitzaldia eskainiko du Eider Aldalur Ingeniaritza mekanikan doktoreak. Bestetik, 'Kanabinoideak kontsumo ludikoaz haratago. Zertarako balio dute?' hitzaldia eskainiko du Miquel Saumell Farmakologian doktoreak.