Hezitzaileek nabarmendu bezala, hain zuzen, "plan paregabeak" izan dituzte aukeran, eta "oso ongi" joan dira jarduerak. Guztira, 100 bat gazte animatu dira ekintzetan parte hartzera. Laburbildu dutenez, irteera batzuk adinaren arabera banatu dituzte, eta beste batzuk, aldiz, gazte guztiei zuzenduta egon dira. Besteak beste, egun-pasa joan dira Donostiara (hi-selfie saioa egin, pizzak jan...), Gaztefutbol txapelketan parte hartu dute, Lasergunean ibili dira goiz-pasa eta Askizun ere izan dira bi eguneko bi txangotan. Eguraldia lagun, itsasoan bainua hartzera animatu denik ere izan da.