2024/04/21 10:00 - 14:00

Magic Txapelketa

Magic Txapelketa
Kultur Elkartea (liburutegia), Deba

10:00etan hasiko da lehia eta jokalariak pauper formatuan arituko dira. Magoen arteko karta bidezko bataila bat irudikatzen du jokoak.

Izen-ematea zabalik dago oraindik, bost euroan, ondorengo estekan. (bertan zehazten dira ordainketa egiteko jarraibideak). Plaza guztiak betetzen ez badira, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.

Debako Magic Taldearen eta Kultur Elkartearen ekimenez egingo da txapelketa eta, azaldu dutenez, parte hartzeko ezinbestekoa da karta-sortaren zerrenda idatziz jasota eramatea edota debakomtgtaldea@gmail.com helbide elektronikora bidaltzea.