Nerea Arrizabalagak irabazi du 'Berriketan.eus' atariko apirileko zozketa

Berriketan 2024ko api. 15a, 09:23

Apirilaren 11n zozkatutako Errigoraren produktu sorta "pozik" jaso du Nerea Arrizabalagak. Zorionak!

Berriketan.eus atariak irakurleen artean egindako apirileko zozketan 63 herritarrek eman zuten izena. Aplikazio informatiko baten bidez egin zen zozketa apirilaren 11n eta, bertan, Nerea Arrizabalaga suertatu zen irabazle. Ostiralean (apirilak 12) jaso zuen saria.