ZOZKETA

Nerea Arrizabalaga Badiolak irabazi du Errigoraren produktu sorta

Berriketan 2024ko api. 11a, 12:00

Berriketan.eus-ek irakurleen artean antolatutako zozketak badu irabazlea: Nerea Arrizabalaga Badiola.

Pasa den apirilaren 3an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Errigoraren produktu sorta bat zozkatuko zuela iragarri zuen. Astebetez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 63 herritarrek eman dute izena. Gaur itxi da izen-ematea, 11:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Nerea Arrizabalaga Badiolarentzat izango da saria.