Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin eta Gaztematikarekin elkarlanean sustatutako Treba Gurasoak prestakuntza-ekimenaren baitan egingo da biharko hitzaldia. Saioa 18:15ean hasiko da, doakoa izango da, eta adituak euskaraz jardungo du bertaratutakoen aurrean.
Udalak gogorarazi bezala, solasaldi horien helburua da "familiei funtsezko tresnak eta ezagutzak eskaintzea, gurasoen eta seme-alaben arteko hazkuntzarekin eta komunikazio eraginkorrarekin lotutako gai garrantzitsuei heltzeko". Horiek hala, biharko hitzorduan Harreman osasuntsuak lagun artean goiburupean ariko da Nerea Mendizabal aditua. Azaldutakoaren arabera, honakoa izango da saioaren helburua: "Gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea eta seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea".
"Ikasteko eta hausnartzeko" gune aproposa izango delakoan, Udalak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.