2024/04/12 20:00 - 21:15

Monologoa

Lauzpa5 Stand Up bakarrizketa saioa

Lauzpa5 Stand Up bakarrizketa saioa
Kultur Elkartean, Deba

Umorezko bakarrizketak izango dira protagonista Kultur Elkarteak apirilerako antolatu duen emanaldian. Maria Blanco, Mikel Irazusta, Iker Plazaola, Julen Portillo eta Maialen Sorzabalbere igoko dira agertokira eta ordubete inguruko saioa egingo dute.

Sarrerak: Internet bidez eros daitezke, 5 euroan, labur.eus/debalauzpa5 estekan. Sarrerak aurrez agortzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan ere izango dira salgai Kultur Elkartean.