2024/04/06 10:00 - 14:00

Gaztetxoen 3x3 saskibaloi txapelketa

Gaztetxoen 3x3 saskibaloi txapelketa
Debako kiroldegian, Deba

Benjamin (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta alebin (2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) kategorietako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute Debasketek antolatutako txapelketan.

Nesken taldeak, mutilen taldeak eta mistoak arituko dira jokatzen, eta hiru eta bost kide artean izango beharko dituzte taldeek.

Izena emateko bi era jarri dituzte eskura: batetik, ikastetxean bertan banatutako izen-emate orria beteta edo, bestetik, 621 01 93 83 telefono zenbakira edo debasket@debasket.eus posta elektronikora mezu bat bidalita. Mezu horretan taldeko kideen izen-abizen eta jaiotze datak zehaztu beharko dira.