Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: Tasio Fernandez-Quejo sukaldariari egindako elkarrizketa, Itziarko Gazte Asanbladak antolatutako Kardantxulo Egunaren kronika, Debadezine Zine Klub Elkartearen nondik norakoak jasotzen dituen erreportajea, Korrika Kulturalak eta 23. Korrikak gurean lagatako irudiekin osatutako bilduma...
Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.