Aste Santuko jai egunak direla eta, udalak turismo bulegoak izango duen ordutegia zehaztu du. "Jendeari arreta emateko ordutegi berezia izango du egun hauetan, izan ere, jaiegunetan ere, bertakoei zein bisitariei informazio turistikoa eskuratzeko aukera eman nahi zaie".
Honakoa da egunez egun zehaztu duten ordutegia (martxoaren 25etik maiatzaren 31ra):
-
Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
-
Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.
-
Martxoaren 28 eta 29an, Ostegun eta Ostiral santuetan, bulegoak ateak irekita izango ditu goizez eta arratsaldez: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Udalak turismo bulegora gerturatzeko gonbidapena egin die egunotan bertan izango diren herritarrei eta bisitariei. "Bertan, besteak beste, udalerriko xarma natural, historiko eta kulturalei buruzko informazioa aurkituko dute. Debak, hondartza eta itsaslabar ikusgarriekin, Kretazeoko kareharrizko mendiguneekin, aztarnategi arkeologiko esanguratsuekin, Donejakue bidearen igarobidearekin eta monumentu gotiko apartekin, aukera paregabea eskaintzen du milaka urte dituen herri baten denbora geologikoa eta aberastasun kulturala ezagutzeko". Era berean, bulegora bertaratzen direnek oraindik ere septarien erakusketaz gozatzeko aukera izango dutela gogorarazi dute.