Flauta ikasleen emanaldia, Kultur Elkartean

Berriketan 2024ko mar. 26a, 13:26

Joan den martxoaren 20an, 8 eta 16 urte bitarteko hamalau ikaslek emanaldia eskaini zuten Kultur Elkarteko agertokian, Iñaki Garmendia irakaslearen gidaritzapean. Bideoan ikus dezakezue emanaldiaren pasarte bat.

Deba Musikaleko flauta ikasleek ikasturtean ikasitakoaren lagin bat erakutsi zieten hilaren 20an Kultur Elkartera bertaratutako ikus-entzuleei. Askotariko piezak interpretatu zituzten, hala nola Ludwig van Beethoven-en Pozaren ereserkia, Ricardo Sabadieren Realaren ereserkia, Ai Simon abesti herrikoia, Henry Manciniren Pantera arrosa, Chill Mafiaren Irabazi arte, Gwendal-en Eskutik edo Pablo Sorozabalen Deba ezaguna.

Bideoan ez ezik, ondoko argazkietan ere jaso ditugu emanaldiko zenbait pasarte.