Nazioarteko Dantzaren Eguna dantzan ospatuko dute Kulunkakoek. Urtero legez, dantzaz eta musikaz jantziko dituzte portuko pasealekua eta inguruak (euria balego, elizako klaustroan izango da emanaldia); bihar (martxoak 23), 12:30ean hasita izango da aurtengo hitzordua.
Adin guztietako ikasleek parte hartuko dute biharko hitzorduan eta, herritarrei eskolan ikasitakoa erakutsi asmoz, askotariko estiloz osatutako koreografiak eskainiko dituzte.
Aurtengo kartela
Kulunkak, urtero, kartel berezia osatzen du hitzordua iragartzeko. Igor Barojak atera du argazkia eta Ane Varela eta Elene Beitia dira bertako protagonistak.