Kalean Kantuzekoek eta Eingo taldekoek erromeria ibiltaria egingo dute igandean (martxoak 24). Zehaztu dutenez, eguerdi partean girotuko dute herria; 12:30ean irten eta 15:00etara arte ibiliko dira kalez kale. Euskal tradizioan oinarritutako kantu herrikoiak eskainiko dituzte, eta herritarrak eurekin batera abestera eta dantzatzera gonbidatu dituzte.