Debako Udalak jakinarazi du liburutegiak ordutegi berezia izango duela aurten ere Aste Santuko oporrak tarteko. Martxoaren 25etik 27ra, ohiko ordutegian eskainiko du zerbitzua, goizez zein arratsaldez; apirilaren 2tik 5era, berriz, goizez bakarrik jardungo dute. Egun horietan, helduen liburutegia 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta haur eta gazte liburutegia, berriz, 10:00etatik 13:00etara.