Zeharkako flauta emanaldia eskainiko dute Deba Musikaleko ikasleek

Berriketan 2024ko mar. 20a, 09:07

Emanaldia gaur (martxoak 20) izango da, 19:15ean, Kultur Elkartean.

Deba Musikaleko arduradunek iragarri dutenez, 8 eta 16 urte bitarteko hamalau ikasle izango dira oholtzan. Iñaki Garmendia irakaslearen gidaritzapean, askotariko piezak eskainiko dituzte Kultur Elkartean batzen diren ikus-entzuleen aurrean.

Zehaztu dutenez, hamahiru pieza eskainiko dituzte. Honakoak, besteak beste: Ludwig van Beethoven-en Pozaren ereserkia, Ricardo Sabadieren Realaren ereserkia, Ai Simon abesti herrikoia, Henry Manciniren Pantera arrosa, Chill Mafiaren Irabazi arte, Gwendal-en Eskutik edo Pablo Sorozabalen Deba ezaguna.