'Berriketan.eus' atariak irakurleen artean egindako lehen zozketaren irabazleak jaso du saria

Berriketan 2024ko mar. 19a, 10:24

Martxoaren 7an zozkatutako Yurrita arrain kontserben produktu sorta "pozik" jaso du Idoia Izagirre Urteagak. Zorionak!

Berriketan.eus atariak irakurleen artean antolatutako urteko lehen zozketan 80 herritarrek izena eman zuten. Aplikazio informatiko baten bidez egin zen zozketa martxoaren 7an eta, bertan, Idoia Izagirre Urteaga suertatu zen irabazle. Atzo (martxoak 18) jaso zuen saria.