Abuztuan ospatuko diren San Roke jaietarako proposamenak biltzeko asmoz, bilera irekia deitu du Debako Udalak. Bihar (martxoak 19), 18:00etan izango da hitzordua, udaletxeko aretoa nagusian eta, iragarri dutenez, jaietan zein kontzertu antolatu proposatzeko izango da bilera.
Azpimarratu dutenez, herriko kultur ekitaldien plangintzan herritarren parte hartzea sustatzea helburu du biharko bilera irekiak. Hori horrela, gaian interesa duten herriko eragile, talde, elkarte eta norbanako guztiak gonbidatu dituzte bertara hurbildu eta ideiak proposatzera, "horien adina edozein dela ere". Ildo beretik, Alazne Txurruka alkateak gogorarazi du herritarren parte hartzea eta laguntza "ezinbestekoak" izango direla jaiek "arrakasta" izateko.