Manex Astigarragak Mendaroko Motxaila Eguneko egitarauan parte hartuko du

Berriketan 2024ko mar. 15a, 11:30

Debarrak bakarrizketa saioa eskainiko du Mendaroko Gaztetxean. Bihar (martxoak 16) izango da saioa, bazkari herrikoiaren ostean. Salgai daude sarrerak.

Udaberriaren etorrera ospatzeko, Motxaila asteburuan ospatuko dute gaur (martxoak 15) eta bihar (martxoak 16) Mendaron. Biharko, esaterako, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta parte hartzaileen artean Manex Astigarraga debarraren bakarrizketa saioa izango dela iragarri dute.

Astigarragak, zehazki, Gaztetxean 15:00etatik aurrera egingo duten herri bazkariaren osteko saioan parte hartuko du. Berarekin batera, Asier Galarza muxikarra ere ariko da oholtzan. Bazkaritako txartelak Lagun Betikoak tabernan jarri dituzte salgai, 12 euroan.

Hona biharko iragarrita dagoen egitarau osoa:

  • 09:00. Aitzbeltz kobazulora irteera, Gaztetxetik.
  • 11:00. Mokadua, Aitzbetz kobazulo bueltan.
  • 15:00. Herri bazkaria, Gaztetxean.
  • Ondoren. Manex Astigarragaren eta Asier Galarzaren bakarrizketa.
  • Iluntzean. Patxangoi elektrotxarangarekin poteoa.
  • Gauean. Ortzi eta Kaparrak taldeen kontzertua, Gaztetxean.