23. KORRIKA. Harro Herri

23. Korrika zuzenean, 11 egunez eta 24 orduz, 'Berriketan.eus'-en

Berriketan 2024ko mar. 14a, 13:22

Eguneko 24 orduetan zuzenean ikusi ahalko da Korrika Berriketan.eus-en gaurtik aurrera. Irunen hasiko da gaur, 16:00etan, euskararen aldeko lasterketa, eta Baionan bukatu, hilaren 24an.

Gaurtik aurrera, Korrikaren ibilbide osoa 24 orduz eta zuzenean ikusteko aukera izango da Berriketan.eus atarian, Korrikak Youtuberen bitartez zabalduko duen zuzeneko emisioari esker. 

16:00etan emango zaio hasiera ofiziala AEK-ren ekimenari, ordu-erdi lehenago hasiko den ekitaldiaren ostean, eta lasterketaren irekiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango dute ikus-entzuleek. Era berean, webgune honetan zuzeneko jarraipena egin ahalko zaio euskararen aldeko ekimen herrikoiari datozen orduetan eta egunetan.