ZOZKETA

Idoia Izagirrek irabazi du Yurritaren produktu sorta

Berriketan 2024ko mar. 7a, 11:21

Berriketan.eus-ek irakurleen artean antolatutako lehen zozketak badu irabazlea: Idoia Izagirre Urteaga.

Pasa den otsailaren 29an, Berriketan.eus atariak irakurleen artean Mutrikuko Yurrita arrain kontserben produktu sorta bat zozkatuko zuela iragarri zuen. Astebetez egon da zabalik zozketan parte hartzeko epea, eta guztira 80 herritarrek eman dute izena. Gaur itxi da izen-ematea, 11:00etan, eta jarraian egin da zozketa, aplikazio informatiko baten bitartez. Idoia Izagirre Urteagarentzat izango da saria.