Yurrita arrain kontserben produktu sorta zozkatuko du 'Berriketan.eus'-ek irakurleen artean

Berriketan 2024ko ots. 29a, 10:26

Irakurleek martxoaren 7ra arteko epea izango dute zozketan parte hartzeko. Irabazlea egunean bertan jakinaraziko da.

Berriketan.eus-ek Mutrikuko Yurrita arrain kontserben produktu sorta bat zozkatuko du bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.

Datorren ostegunean, martxoaren 7an, amaituko da izena emateko epea, 11:00etan, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Berriketan.eus-ek.