Antolakuntzatik azpimarratu dutenez, eguraldiaren iragarpenak hala baldintzatuta hartu behar izan dute erabakia. "Egunotako eguraldi txarra eta euria tarteko, irteerara joateko asmoa zuten askok ez direla joango esan digute. Ekintza honen helburuetako bat sozializatzea ere bada, eta paseatzera, hitz egitera eta abarretara banaka batzuk joatea tristea iruditzen zaigu. Hori dela eta, biharko irteera atzeratzea erabaki dugu".
Data atzeratzea erabaki badute ere, oraindik ez dute zehaztu noiz izango den. "Eguraldiari adi egongo gara, irteera laster batean berrantolatzeko. Barkatu eragozpenak".