Euskal Herriko antzoki esanguratsu batzuetara ohikoa duten ikuskizuna eramango du taldeak. Euskal trikiti doinu tradizionalak berritzaileagoekin nahastuz, publikoaren barrenak astindu eta gorputzak dantzan jartzea da biraren asmoa. Guztira, zazpi kontzertu emango dituzte, beste hainbeste aretotan: larunbatean (martxoak 2) Victoria Eugenian (Donostia) izango dira, martxoaren 10ean Tanka Antzokian (Donibane Lohizune), martxoaren 14an Arriaga Antzokian (Bilbo), martxoaren 23an Gayarre Antzokian (Iruñea), apirilaren 14an Amaia Antzokian (Arrasate), apirilaren 20an Soreasun (Azpeitia), eta apirilaren 23an Gasteizko Principal Antzokian.
Iragarri dutenez, gainera, martxoaren 10ean Donibane Lohizunen eskainiko duten emanaldia "berezia" izango da, bertan Herri Urratseko aurtengo abestia aurkeztuko baitu taldeak.