Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: martxoaren 20an Debara iritsiko den 23. Korrikari buruzko informazioa, Eñaut Elorrieta musikariari egindako elkarrizketa, Iruleak Emakume Pilotariak kirol klubak antolatutako pala ikastaroaren nondik norakoak jasotzen dituen erreportajea, Deban minbiziaren aurkako elkartean boluntario lanetan dabiltzan kideekin izandako solasaldia, kaldereroek eta inauteriek lagatako irudiekin osatutako bilduma...
Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.