Udalak nabarmendu duenez, Deban kirol mota desberdinak sustatzeko egiten duten lana aitortzea eta haien jarduerak babestea da onartutako dirulaguntzaren helburu nagusia.
"Dirulaguntzak onartzeko, erakunde onuradun bakoitzak egindako gastuak justifikatu dira, 2022-2023 denboraldiko memoria eta dagozkion fakturak aztertuz eta, horrez gain, dirulaguntzaren xede den jarduera beraren gainean gain-finantzaketarik ez dagoela ziurtatu da", azaldu dute.
Hamar taldek jasoko dute udalaren dirulaguntza. Hona hemen onuradunen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen laguntzaren zenbatekoa:
Deba Xtreme Triatloi Taldea |
300 euro |
San Roke Xake Taldea |
300 euro |
Iruleak Emakume Pilotariak |
515,25 euro |
La Lubina Arrantza Kirol Elkartea |
524,80 euro |
Amaikak Bat Ke Txirrindularitza Sekzioa |
543,85 euro |
Jo ta Su Boxing Kluba |
677,45 euro |
Debakayak Piraguismo Kluba |
1.269 euro |
Burdin Kurutz Mendi Kluba |
1.755,65 euro |
Debasket Saskibaloi Kluba |
3.444,50 euro |
Amaikak Bat KE Futbol Sekzioa |
6.669,50 euro |
Guztira |
16.000 euro |
Udalak azaldutakoaren arabera, 2023-2024 denboraldirako aurrekontu-partida %12,5 handitu dute herriko kirol elkarteen dirulaguntzetarako, 16.000 €-tik 18.000 €-ra, alegia.