Igual ez dezu oindik jakin: uztailian, ostiraletan, iturri onduan biltzen gera jende mordoxka. Batzuk bokadilluekin, beste batzuk zerbezakin, beste batzuk helauakin... Batzuk aulkixetan eserita egoten dira, beste batzuk iturriko eskaileretan eta beste batzuk tente. Barriak entzuten dira askotan, tarteka hunkitu ere iten da jendia ta, nolanahi ere, irribarria izaten da nagusi; irribarriak argitzen du iluntzia.
Ilunabar hoixek ez debe-ta, normalian, beltzetik jotzen; edo bai. Baina uztaileko bigarren ostiralian, behintzat, iluna argitu iten da pantailan irudi moduan, zure lagun batek indako bideo batekin edo ezagunen batek indako argazki, marrazki edo pinturakin. Zure lehengusinak kantau ingo du, akaso, edo dantzau; eta bizilagunak berak idatzitako poematxo bat irakurriko. Irudigile zein testugile, alkarren lanak partekatuz, harremantxoak sortzen dira horrela. Horixe du BEGIRADAk.
Ederra da jende berrixa ikustia oholtza gainian. Ederra da jende berri horrek esateko daukana ikustia edo entzutia, irudi bidez edo testu bat tarteko. Eta ederra da jende berrixa ezagutzia alkarrekin ikuskizun bat prestatzen dan bitartian. Parte hartu nahi?
Irudi bat sortzeko gogorik baldin badakazu, testu bat idatziko bazenu, dantza iteko prest egongo bazina... esan. Begiradakin irribarria marraztuko dezu.
Telefonoa: 688 66 37 44 | E-posta: euskara@deba.eus
Izena emateko epea: otsailak 9