Hastear da 2024ko Irakurketa Kluba

Berriketan 2024ko urt. 31a, 10:57

Gaur (urtarrilak 31) egingo da lehenbiziko saioa, Harri herri eta Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa hizpide hartuta, 19:00etan.

Asier Serrano idazle eibartarrak gidatutako saioarekin abiatuko da gaur arratsaldean Irakurketa Kluba. Parte hartzaileek bi liburu landuko dituzte solasaldian: Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitako Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa (Erroa, 2015), eta Gabriel Arestiren Harri herri poesia liburua (Susa, 2000).

Hurrengo saioa otsailaren 27an izango dela jakinarazi du Ostolaza Udal Liburutegiak. Ainhoa Aldazabalek dinamizatuta, Angela Figuera Aymerich-en Obras completas liburua (Hiperion, 1996) izango dute hizpide. 

19:00etatik 20:30era bitartean egingo dira saioak. Klubean parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udal liburutegian, 943 19 25 60 edo 697 44 40 47 telefono zenbakietara deituta, edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora idatzita. Landuko den liburua norberak eraman beharko du.