Gaur jarriko dira salgai Eñaut Elorrietaren kontzertua ikusteko sarrerak

Berriketan 2024ko urt. 26a, 10:27

KulturEkin egitasmoaren bigarren emanaldirako sarrerak 10 euroan erosi ahalko dira, 18:00etatik 19:30era, Kultur Elkartean.

Otsailaren 24an, larunbata, Kultur Elkarteko oholtzan izango da Eñaut Elorrieta. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, kanta sortzaile eta abeslari gernikarra bakarka ariko agertokian, 20:00etatik aurrera. Besteak beste, bere bakarkako ibilbidean plazaratutako hainbat lanetako kantuak entzun ahal izango dira emanaldian.

Kontzerturako sarrerak aurrez erosteko aukera izango dute herritarrek; gaur (urtarrilak 26) jarriko dituzte salgai, 18:00etatik 19:30era, Kultur Elkartean. 10 euroan eskuratu ahal izango dira txartelak. Antolatzaileek "azkar" ibiltzeko gomendatu dute, sarrera guztiak agortu aurretik.