2024/02/04 11:00 - 13:00

Aisialdia

Casacampo Zain Dezagun Eguna

Casacampo Zain Dezagun Eguna
Casacampon, Deba

Hezeguneen Nazioarteko Egunaren harira, Casacampo Zain Dezagun Eguna antolatu du Debanatura Ingurumen Heziketa Elkarteak. Herritarrak padurek duten garrantziaz jabetzeko helburuarekin, honako ekintzak egingo dituzte: landare inbaditzaileen erauzketa, hondakin bilketa, habi kutxak jartzea, zuhaitz landaketa eta Txirritxo proiektuaren aurkezpena.

***Oharra: zuhaitzak erreserbatzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Interesa dutenek debanatura@hotmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.