Debako Udalarekin elkarlanean, Elgoibartik abiatu eta Eibarren amaituko den txango bat antolatu du Arbil erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak. Jakitera eman dutenez, jarduera fisikoa sustatzea da adinekoen kolektiboari zuzendutako ibilaldiaren helburua.
Ostegunean (urtarrilak 25) izango da irteera, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek ez dute aurrez izenik eman beharko, ezta ezer ordaindu beharko ere; 10:40etarako tren geltokira gerturatzea nahikoa izango da, izan ere, ordu horretarako trena hartu eta Elgoibarrera abiatzea da asmoa.