Joan den azaroan estreinatutako Lotura basatiak performancea berriro taularatuko dutela iragarri dute Debako emakume aktoreek.
Ama-alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen duen lana ikusteko sarrerak Entradium atarian daude eskuragarri, bost euroren truke. "Hitza, irudia, musika eta mugimendua bateratuz, tonu ezberdinak –umorea, poesia, drama...– nahasten dituen obra katartiko bat dakargu eszenatokira".