2024/01/27 19:00

Antzerkia

Performancea 'Lotura basatiak' (GOAZ Antzerki Taldea)

Performancea 'Lotura basatiak' (GOAZ Antzerki Taldea)
Ispiluen gela, Deba

Joan den azaroan estreinatutako  Lotura basatiak performancea berriro taularatuko dutela iragarri dute Debako emakume aktoreek. 

Ama-alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen duen lana ikusteko sarrerak Entradium atarian daude eskuragarri, bost euroren truke. "Hitza, irudia, musika eta mugimendua bateratuz, tonu ezberdinak –umorea, poesia, drama...– nahasten dituen obra katartiko bat dakargu eszenatokira".