Debako Udalak jakinarazi bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatutako Treba Gurasoak programaren baitan kokatzen da bihar arratsaldean Kultur Elkartean egingo den prestakuntza saioa. “Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea” da ekimenaren helburu nagusia, “gurasoen eta tutoreen hezkuntza-gaitasunak indartuz”.
Estibaliz Ansotegi adituak parte hartuko du saioan, eta nerabezaroko osasun mentalari buruzko funtsezko gaiak jorratuko ditu bertan. Doako hitzaldi hau gurasoei eta tutoreei zuzenduta dago bereziki eta, azaldu dutenez, “garapenaren etapa erabakigarri hauetan laguntza eraginkorra emateko funtsezko tresnak eta ezagutzak ematea du helburu”.
Ekitaldia Kultur Elkartean egingo da, 18:00etan. Hitzaldia euskaraz izango da, eta sarrera doakoa eta irekia izango da “guraso-trebetasunak aberasteko eta gazteen ongizatean laguntzeko interesa duen ororentzat”. Debako Udalak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, “ikasteko eta hausnartzeko gunea” izango dela ziurtatuz.