Ibilbide gidatua egiteko proposamena dakar oraingoan Debanatura elkarteak. Azaroaren 14an, igandea, 10:30ean abiatuko da irteera, Osioko parkean, ondoren basoan barrena murgiltzeko asmotan. Bertan, Arrastoen bila jolasaren bitartez, basoan ezkutatzen diren altxorrak ezagutuko dituzte partaideek. Amaitzeko, parkean, aurrez basoan bildutako ezkur eta bestelako haziekin Nengo Dango tailerra egingo dute (eta lurrez eta ongarriz betetako lorontzietan sartuko dituzte). Partaide bakoitzak etxera eraman ahalko du gero bere lorontzia, eta Debanaturaren mintegirako ere gordeko dituzte beste hainbat, etorkizunean zuhaitz-landaketak egin ahal izateko.
Horrez gain, Baso Biziak plataformaren berri emango dute hitzorduan, baitan herri mailan udaletxean aurrera eraman nahi duten “Herri Basoaren mozioa” aurkeztu ere.
Irteeraren inguruko informazio gehiagorako edota ekimenean parte hartzeko debanatura@hotmail.com helbidera idatzi dezakete herritarrek.