Bluesik onena, azaroan Debabarrenean

Berriketan 2021ko aza. 12a, 11:40

Azaroaren 19tik 28ra bitartean, Blues Hotsak jaialdia egingo da Soraluzen. AEB, Britainia Handia, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko musikariek joko dute.

Blues Hotsak jaialdiaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Ubane Uzin antolatzailearen esanetan, “blues jaialdia kontsolidatu egin da eta penintsulako blues jaialdi nagusien agendan sartzea lortu dugu. Horri esker, orain atzerritik biran datozen musikariak eurak dira etorri nahi dutenak”.

Watermelon Slim da jaialdiko izen handi horietako bat. Ondoren datozenak ere ez dira nolanahikoak: Izo Fitzroy, Koko Yein, Eunice (Nina Simoneri eskainitako emanaldia) eta Niko Etxart. Soraluzeko musikariek ere emanaldia eskainiko dute.

Kontzertuez gain, beste diziplina batzuk ere izango dira jaialdian. Batetik, Bluesaren zuzeneko mundua izeneko erakusketa izango da ikusgai, Alex Rodriguezen argazkiekin osatua. Bestetik, Janis Joplinen bizitzari buruzko Little girl blue filma proiektatuko da. Sarrerak salgai daude Iratxo gozo-dendan, 10 euroan. Informazioa: www.blueshotsak.eus (943 751320/ iratxosoraluze@gmail.com)