Pandemia dela eta Tokioko Jokoetan parte hartu gabe geratu ostean, Amagoia Arrieta boccia jokalaria Paris 2024ra begira jarrita dago dagoeneko, ilusioa berrizturik. Aurrean daukan lehenengo proba azaroaren 22tik 30era Sevillan jokatuko den Europako Txapelketa izango da, Garun-paralisia eta Hartutako Kalte Zerebrala duten Pertsonen Kirolen Espainiar Federazioak antolaturik, Bocciako Nazioarteko Federazioarekin (BisFed) batera.
23 herrialdetako 134 jokalari izango dira guztira hiriburu andaluziarrean eta ekitaldi horrek emango ditu hiru urte baino lehen Frantziako hiriburuan jokatuko den hitzordu paralinpikora begira nazioarteko ranking-erako lehenengo puntuak.