Aurten 5 lan aurkeztu dituzte guztira, 1. kategorian (12-13 urte) 3 ikus-entzunezko eta 2. kategorian (14-18 urte) 2.
12 eta 13 urtekoen kategorian, Ani Sarasketak, Jon Etxeberriak eta Leire Larrak aurkeztutako ‘Denbora pasa, eboluziorik ez’ lana izan da irabazlea. 14 eta 18 urte artekoen kategorian, berriz, Miren Agirrezabalagak, Nerea Urbizuk, Nora Azpiazuk, Laura Amasorrainek, Janire Prietok, Lucia Saak eta June Lizarzaburuk aurkeztutako ‘Beldur barik bizi nahia’ ikus-entzunezkoak irabazi du saria.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren (azaroak 25) bueltan, lehiaketaren helburua da, ikus-entzunezko produkzioen bidez, gaztetxoek ezberdintasun egoeren aurrean nola erantzuten duten, eta indarkeria sexistaren adierazpenei aurre nola egiten dieten bistaratzea, Beldur Barik jarrerarekin.