Elene Ramirezek laugarren postua eta brontzezko domina taldeko gimnasia erritmikoan

Berriketan 2021eko abenduaren 9a

Azaroaren 27an Valladoliden jokatu zen Espainiako gimnasia erritmikoko oinarrizko taldeen txapelketa, eta 125 parte-hartzaileren artean, Eibarko Ipurua taldeko kide Elene Ramirez laugarren sailkatu zen bere taldearekin. Azaroaren 20an, berriz, Euskal GYM txapelketa izan zen Bilbon, Euskal Herriko txapelketa nagusia, eta bertan ere nabarmendu egin zen taldea, brontzezko dominarekin, 53 parte-hartzaileren artean. Elene Ramirez zortzi urterekin hasi zen gimnasia erritmikoan, eta  gaur egun hamabost urte ditu.